Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Bertanek, Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko zozketa bat burutuko du hurrengo asteetan.

Urriaren 14tik 31ra bitartean, Azpeitia Txartelarekin Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 10 afari bikoitz zozkatuko ditu. Ez da edonolako afaria izango, izan ere, Basabal Jauregian izango da eta Naiara Larrañaga dekoratzaileak atonduko du espazioa. Gainera, Larrañaga jatetxeak prestaturiko erdi aroko dastatze menuaz gozatu ahal izango dute saridunek eta Enekora taldearen zuzeneko musikaz girotuko da gau-ekitaldia.  Afaria azaroaren ostiral gau baten izango da.

Bigarren aldia da, Azpeitiko Merkatari Elkarteak Basazabal jauregian  antolatzen duela afari berezi hau eta aurrekoan arrakasta handia izan zuten saridunen artean.

Oraindik Azpeitia Txartelaren erabiltzaile ez direnek, Azpeitiko Rural Kutxaren bulegoan (Foru Ibilbidea, 10), Merkatari Elkartearen bulegoan (Enparan kalea, 1-1), Elkarteko saltokietan edo hemen eskatu dezakete.

Ez galdu aukera hau!

BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Leave a comment