Banatu dira Errege Magoen zozketako sariak

Gaur goizean banatu ditugu Errege Magoen zozketako sariak! Izan ere, agertu dira 500€ko erosketa bono bana saritzat zuten zenbakien jabeak. Zorionak Itziar, Ana eta Mariaje!! Gozatu sariaz!! BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Errege Magoen zozketa zenbaki sarituak

Errege Magoen zozketa egin berri da. Hiru zenbaki hauek izan dira irabazleak: 11.717 zenbakia, Martina Isasti dendan banatua 23.481 zenbakia, Ufito Azpeitia dendan banatua 46.184 zenbakia, Aitzaki Kirolak dendan banatua Zenbaki saridunen nagusiek urtarrilaren 31 arte dute Udaletxearekin edota Bertan-eko ordezkariokin harremanetan jarri eta saria erreklamatzeko. Ordezko zenbakiak honakoak dira, hurrenez hurren, 11.688, 23.571 eta 46.109. BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Gabon hauetan zergaitik ez bertan?

Gabonetako kanpaina hasteko, sensibilizazio bideoa argitaratu du BERTAN Merkatari Elkarteak. Aurreko urteetako bideoen ildotik apur bat aldenduta, Xanti Rodriguez-ek ekoitzitako bideoa da aurtengoa. 15.urteurrena merezi bezala ospatzeko, ohiko mezu sentikorrak eta irudi modernoak nahasten ditu. Hitzez esatea baino hobe izango da ikustea: IKUSI HEMEN BIDEOA

XII. Gabonetako erakusleiho lehiaketa deitu dute UDALAK eta BERTANEK

Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, Merkatari Elkarteko kide izan edo ez. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 11erako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943025673/688823944) deitu edo WhatsApp-ez idatzita, bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bidalita, edo Azpeitiko…

Harategietan, urdaitegietan, arrandegietan, fruta-dendetan, okindegietan eta gozotegietan hondakinak prebenitzeko gida espezifikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak finantzatutako proiektu baten barruan, Dendartean-ek elikadura-jarduera batzuetarako gida pertsonalizatuak aurkeztu ditu, elikagaien hondakinak murrizteko helburuarekin. Dendartean-ek elikagaien saltokietan hondakinak prebenitzeko proiektuarekin jarraitzen du. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin garatzen ari gara. Elikagaien sektoreko jardunbide egokien gida orokor bat argitaratu da, saltokien egunerokoan hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko ekintzak proposatzeko eta ezartzeko. Orain, elikaduraren…

Elikagaien sektorean hondakinak murrizteko eta kudeatzeko jardunbide egokien gida aurkeztea

Dendartean-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin egindako ikerketa baten ondoren, elikagaien sektorean hondakinak murrizteko eta kudeatzeko jardunbide egokien gida aurkeztu du. Dendartean, Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak, elikagaien saltokietako hondakinen prebentzioari buruzko gida argitaratu du. Gida Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin garatu da. Gero eta elikagai gehiago alferrik galtzen den eta horrek hondakin gehiago eragiten dituen ingurune batean, mundu ez…

Stock Azoka ospatuko dute ostiral eta larunbatean Azpeitiko dendariek

Azpeitiko merkatariek Stock Azokaren edizio berri bat ospatuko dute ostiral eta larunbat honetan, irailaren 15 eta 16an. Ohiko pagotxez gain, kale animazioa ere izango da. Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak antolatuta, udaberri-uda denboraldiko produktuen Stock Azoka egingo dute Azpeitiko saltokiek. Ostiral arratsaldean eta larunbatean, goiz eta arratsalde, herriko puntu ezberdinetan Stock postuak aurkitu ahal izango dira, prezio beheratuetan erosketak egiteko aukera…

Oraindik Azpeitia Zaindu bonoak erabili daitezkeen saltokien zerrenda eguneratua

Irudian Azpeitia Zaindu bonu kanpainan parte hartzen duten establezimenduak ikus daitezke. Gorriz nabarmentzen dira bonuak jada erabili EZIN daitezkeen establezimenduak. Irudia ondo ikusten ez bada, KLIKATU HEMEN.

Saltoki txikietan erosteak urrezko egiten zaitu

Datorren astean, ekainaren 19tik 24ra, piruletak oparituko zaizkie Azpeitiko eta Azkoitiko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroei. Banatutako piruleta guztien artean bi, bat Azpeitian eta bestea Azkoitian, urre kolorekoak izango dira. Urrezko gozokia aurkitzen duten bezeroek 500€ko erosketa bono bana eskuratuko dute. BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Tokiko ekonomia sustatzeko ‘Azpeitia Zaindu’ bonoak, inoiz baino gehiago

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan erabili ahal izango diren bonoak aterako dituzte, beste behin. Bono kopurua areagotu egin da herritar gehiagorengana iristeko eta sektoreari bultzada nabarmenagoa emateko.  Azpeitiko Udalak bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietako ekonomia sustatu nahi du eta, aldi berean, herritarrei erosketak egiteko laguntza edo pizgarria eman. Helburu horiek…