BERTANen Maiteminduen Eguneko zozketak badu irabazlea

Azpeitiko saltokiek Maiteminduen Eguna ospatuko zuten pasa den astean. Ekimen horren barruan, bezeroei arrosak oparitzeaz gain, Zumaiako Zelai Talasoterapian afaria, gaua, gosaria, hidromasaje zirkuitua, lokatz eta alga tratamendua eta masaje erlaxagarria zozkatu zuten eta gaur jakinarazi dute nor izan den irabazlea. Pepi Unsain izan da zorionekoa, Gotain lurribdegian eginiko erosketagatik. Bere alaba Esti-k jaso du saria.  

MAITEMINDUEN EGUNA

Azpeitiko saltokiek Maiteminduen Eguna ospatuko dute. Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak, Maiteminduen Eguna dela eta, maitasunez beteriko ekintza bat burutuko du hurrengo egunetan. Otsailaren 14an, osteguna, Elkarteko saltokiek arrosak oparituko dizkiete bezeroei, herriko saltokietan erostea eskertuz. Aldi berean, otsailaren 14, 15 eta 16an saltoki hauetan erosketak burutzen dituztenek bi lagunentzako plan erromantiko baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Zumaiako Zelai…