Erosketa karroa, zuretzat opari!

Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako merkatariak elkarturik, herrian kontsumitzea eskertuz Eskualdeko merkatarien arteko elkarlanetik sorturiko kanpaina baten baitan, 200 erosketa karro zozkatuko dira Bertan, Herrixen eta Zestoa Zuretzat elkarteetako saltokietan erosketak burutzen dituzten bezeroen artean. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Udalek, Merkatari Elkarteek, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak eta Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak, Urola Erdiko Merkataritza Mahaia bezala ezagutzen den lan-taldea osatzen dute.…

Orain, gure txanda da

Orain, gure txanda da! Atera kalera, eta erosi zure saltoki hurbilenean. Nafarroako Rural Kutxaren ekimenarekin bat egiten du BERTANek eta Azpeitia Txartelaren erabiltzeileon sostengua eta ardura sarituko ditugu ekainean zehar 50€ arteko erosketa hobaridunak zozketatuz. #ZureSaltokiaGara #OrainGureTxanda Informazioa hemen ⏩ www.ahoranostoca.com BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Azpeitia Zaindu bono kanpaina

35€ ordaindu eta 50€ gastatzeko 1.500 bono Azpeitia zaindu kanpainan 50€ko balioa duten 1.500 bono jaulkiko dira. Bono bakoitza erosteko kostua 35€koa izango da eta, ekimen honi atxikitako Azpeitiko establezimenduetan kontsumitzeko 50€ko balioa izango dute. 16 urtetik gorako herritarrek eskuratu ahal izango dituzte eta pertsonako lau bono eros ahal izango dira gehienez. Bono bakoitza 10€ko bost balek osatuko dute, eta…

Gabonetako Ginkana

Gabonetako erosketak Azpeitian egiteak saria izan dezake! Hemen da Olentzero eta Maridomingiren Ginkana!

10 Afari saritan AZPEITIA TXARTELAREKIN

Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Bertanek, Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko zozketa bat burutuko du hurrengo asteetan. Urriaren 14tik 31ra bitartean, Azpeitia Txartelarekin Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 10 afari bikoitz zozkatuko ditu. Ez da edonolako afaria izango, izan ere, Basabal Jauregian izango da eta Naiara Larrañaga dekoratzaileak atonduko du espazioa. Gainera, Larrañaga jatetxeak prestaturiko erdi aroko dastatze menuaz gozatu ahal…

Stock azoka

Irailaren 20 eta 21ean,  Bertan, Azpeitiko merkatari elkarteak,  Stock azoka ospatuko du.   Ekitaldian parte hartzen duten establezimenduak herriko plazan eta kaleetan kokatuko dira. Jarduera animatzeko ekintza ugari izango ditugu: puzgarriak, musika, haurrentzako tailerrak, pintxoak doan, Zumba kalejira... Gainera, azokara gerturatzen diren bezero guztien artean, eta bere datuekin eskuorria betetzen dutenen artean,  100 €-ko 3 erosketa-txartelak zozkatuko dira. Zatoz stockaren azokara,…

Udako zozketa

Abuztuaren 1tik 31ra bitartean, Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezerok   2 lagunentzako “GRAN HOTEL BALNEARIO PUENTE VIESGO”rako aste bukaera baten zozketan parte hartuko dute (2 gau + pentsio erdia + SPA zirkuitua). Zozketan parte hartzeko abuztuan Azpeitiko saltokietan erosketak burutu beharko dira.  Irailaren 2ean ezagutuko dira zenbaki irabazleak.    

San Ignazioetako zozketa potoloa

Uztailean zehar Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroak boleto bat bete ahal izango dute beren datuekin eta San Inaziotako zozketa potoloan parte hartuko dute. Aurten, pilota partiduetarako sarrerak, zezenketak ikusteko paseak, barraketako fitxak eta 16 Elikadura otarreak banatuko dira irabazleen artean. Uztailaren 26an ezagutuko dira irabazleak.

Ander Mozo eta Aitzol Odriozola dira Prezio “Juxtue” kanpainako erakusleihoaren irabazleak

Bertanek Prezio “Juxtue” kanpainako irabazleak eman ditu ezagutzera eta, ezustean, bi izan dira erakusleihoaren prezio zehatzera gehien gerturatu direnak. Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Bertanek, ekainean herriko merkataritza dinamizatzeko antolaturiko Prezio “Juxtue” kanpaina iritsi da amaierara. Hilabete guztian zehar, Merkatari Elkarteko saltokietan erosketak burutzean produktu ezberdinez osaturiko erakusleiho baten prezioa proposatu ahal izan dute bezeroek. Orain, erakusleihoaren prezio zehatza eta gehien hurbildu…

Basazabal jauregian afaria, Azpeitia Txartelarekin erosketak egiteagatik

Joan den maiatzean herriko saltokietan Azpeitia Txartelarekin erosketak egiteagatik, hamar afari bikoitz zozkatu zituen bezeroen artean Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak, eta lehiaketako saridunek Basazabal jauregian izan zuten afari berezi haietaz gozatzeko aukera, zapatuan. Kiruri jatetxeak prestatutako otordua dastatu ahal izan zuten sariaren irabazleek, Naiara Larrañagak apaindu zuen gunea, eta horrez gain, Enekora musikariaren doinuek girotu zuten afaria. Azpeitia Txartela erabiltzeak…