OSTALARITZA BONOAK AZPEITIA TXARTELAREKIN

Erabili Azpeitia Txartela Maiatzaren 16ra bitartean BERTAN Merkatari Elkarteko saltokietan eta ostalaritzako 5€ko bonoa erabiltzeko zozketan parte hartu. Ordainketa egiterakoan bertan jakinaraziko zaizu erosketa-ticketean saria lortu duzun edo ez, saria eskuratuz gero, balea erabili ahal izango den tabernen zerrenda ere agertuko da. Taberna hauetan erabiltzeko aukera egongo da: EtxeZuri, Topa, Korrale, Orkatz, Intz, Zuhatz, Eperra, Sanagustin eta Fideo. Zorte on! Oraindik ez baduzu zure Azpeitia Txartela…

San Ignazioetako zozketa potoloa

Uztailean zehar Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroak boleto bat bete ahal izango dute beren datuekin eta San Inaziotako zozketa potoloan parte hartuko dute. Aurten, pilota partiduetarako sarrerak, zezenketak ikusteko paseak, barraketako fitxak eta 16 Elikadura otarreak banatuko dira irabazleen artean. Uztailaren 26an ezagutuko dira irabazleak.

Azpeitia Txartelarekin EROSKETAK DOAN

BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko kanpaina berri bat jarri du abian. Ekimen honen bidez, martxoaren 14tik 24era Azpeitia Txartelarekin eginiko erosketak doan  izan daitezke. Herritar txartelarekin egiten diren erosketen artean, Elkarteko saltokietako datafonoek zuzenean batzuk aukeratuko dituzte eta, hauek,doan izango dira. Ordainketa egiteko momentuan jakingo da erosketa doan izan den edo ez. Kanpaina honen bidez, Azpeitia Txartelaren erabilera bultzatu nahi du Merkatarien…