Azpeitiko saltokiek Maiteminduen Eguna ospatuko dute.

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak, Maiteminduen Eguna dela eta, maitasunez beteriko ekintza bat burutuko du hurrengo egunetan. Otsailaren 14an, osteguna, Elkarteko saltokiek arrosak oparituko dizkiete bezeroei, herriko saltokietan erostea eskertuz.

Aldi berean, otsailaren 14, 15 eta 16an saltoki hauetan erosketak burutzen dituztenek bi lagunentzako plan erromantiko baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Zumaiako Zelai Talasoterapian afaria, gaua, gosaria, hidromasaje zirkuitua, lokatz eta alga tratamendua eta masaje erlaxagarria.

Ekimen honekin, bezeroekiko maitasuna transmititu nahi dute Azpeitiko saltokiek, erosleak zaintzeak duen garrantziaren jakitun.

BERTAN bizi, BERTAN erosi!!

Leave a comment